Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BARAÑÁIN / BARAÑAIN
Egoitza Elektronikoa
BARAÑÁIN / BARAÑAIN

Pasabide-lizentzia eskatzea

aren armarria BARAÑÁIN / BARAÑAIN
Egoitza Elektronikoa > Pasabide-lizentzia eskatzea

Pasabide-lizentzia eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

Pasabide-lizentziak ematea Barañaingo udal-barrutian.

Eskatzaileak – Onuradunak

Soilik finketako jabeek eta negozio-lokalen maizterrek eska ditzakete pasabide-lizentziak, eta horien titular izan.

Izen-ematea/Eskaera

  • Pasabidea jarri aurretik bideratu behar da eskaera.
  • Lizentziaren bat utzi nahi bada, interesdunak eskaera-orriaren bidez bideratu behar du eta beharturik dago zintarria eta espaloia lehengoratzera, obra lizentzia eskatuta, baita pasabidearen seinalizazio-plaka kentzera ere.
  • HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
    – Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Zenbatekoa

  • Pasabide-lizentzia eman izanaren jakinarazpenean adieraziko da jaso daitezkela seinalizazio-plakak 11. Ordenantza fiskalean ezarritako tasa ordaindu ondoan.
  • Tasa ordaintzearen obligazioa aprobetxamenduarako baimena ematen denetik sortzen da, edo hasiera ematen zaionetik, beharrezko baimenik gabe egiten bada.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera-orria zeinetan jasoko baitira pasabidearen helbidea, pasabide mota eta pasabidearen metro linealak.
  • NANaren (pertsona fisikoa) edo IFKren (pertsona juridikoa) fotokopia.
  • Merkataritza lokalek irekiera lizentzia izan behar dute, eta lehen erabilerako lizentzia etxebizitza familiabakarrak.
  • Zintarria beheratu behar izanez gero, derrigorrezko obra-lizentzia beharko da.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

  • Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete (idatziz jakinaraziko da).
  • Administrazio-isiltasuna: positiboa.
  • Ebazpenerako organoa: Barañaingo Udalaren Alkatetza.

ARAUAK

  • Ordenantza fiskala, 11.a.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BARAÑÁIN / BARAÑAIN - P3138600F
Plaza Consistorial, s/n
31010 Barañáin / Barañain (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen