Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2020-08-03

Honen bidez jakinarazten da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoa betez, Alkatetza honen uztailaren 1eko 490/2020 Ebazpenaren bidez, alkate karguaren eginkizunak lehen alkateorde Pablo Arcelus Cavallerori eskuordetu zaizkiola, 2020ko uztailaren 2tik uztailaren 5era.