Jarduera sailkatua – Jarduera-lizentzia eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Sailkatutako jarduera-lizentziak tramitatzea eta ematea.

– HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Eskaera jarduera hasi aurretik eta obra-lanak hasi baino lehen bideratu behar da.

Zenbatekoa

– Ordenantza fiskaleko, 32.a, eranskinean adierazitako tarifen araberakoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskaera.
– Proiektuaren aleak, teknikari eskudunak ikus-onetsita eta sinatuta, 5 paper-euskarrian eta 1 euskarri digitalean.
– Proiektuak 93/2006 Foru Dekretuko 66. artikuluak adierazitako betebeharrak jaso behar ditu.
– Memoria-laburpenaren 4 kopia, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 52. artikuluari eta 93/2006 FDko 58. artikuluari jarraiki.
– Ingurumen-inpaktuaren azterketa.
– Obretarako lizentzia eskaera.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: 4 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
– Administrazio-isiltasuna: negatiboa.
– Ebazpenerako organoa: Alkatea.

– ARAUAK:
– Ordenantza Fiskala, 32.a

– 93/2006 Foru Dekretua
– Ordenantza arautzailea, Erantzukizuneko aitorpenari eta aurretiazko komunikazioari buruzko araubidea aplikatzekoa duten prozedurak eta hirigintza lizentzien tramitazioa arautzen dituena (11. Ordenantza ez fiskala).