Jarduera sailkatua – Irekitzeko baimena eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Sailkatutako jardueretan irekitzeko lizentzia tramitatzea eta ematea.

– HIRIGINTZA KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Pertsona interesdun fisiko edo juridiko oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Edozein jarduera hasi aurretik egin behar da eskaera.
– Ez dago baimenduta mota honetako establezimenduak irekitzea derrigorrezkoa den lizentzia eskuratu gabe.

Zenbatekoa

– Ikus 32. Ordenantza fiskala.

– Ikus 7. Ordenantza fiskala.

Aurkeztu behar diren agiriak

– OBRAK EGIN BADIRA, segidako agiriak (bina ale):
– Eskabidea.
– NANaren/IFKren fotokopia, eskatzailea pertsona fisikoa ala juridikoa den.
– Sailkatutako jardueraren obra-bukaerako ziurtagiria, ikus-onetsita.
– Gauzatutako obra-bukaeraren ziurtagiria, ikus-onetsita.
– Obra-bukaerako ziurtagiria, suteen kontrako babesaren eta larrialdietako argien instalazioena, enpresa baimenduak egina.
– Egiaztagiriak, erabilitako eraikuntza-elementu eta materialen sailkapenarena, suaren aurrean nola jokatzen duten.
– Eraikinaren kanpoaldeko fatxaden koloretako argazkia.

– EZ BADA OBRARIK EGIN, segidako agiriak (bina ale):
– Ziurtagiria, eskudun teknikariak sinatuta eta ikus-onetsia emana, lokalean jarduera garatzeko.
– Suteen kontrako babes-instalazioaren ziurtagiria, enpresa baimenduak egina.
– Eraikinaren kanpoaldeko fatxaden koloretako argazkia.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: hilabete bat. Idatziz jakinaraziko da.
– Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.
– Ebazpenerako organoa: Barañaingo Udalaren Alkatetza.

– ARAUAK:
– 4/2005 Foru Legea.
– 84/90 Foru Dekretua.
– 35/2002 Foru Legea.
– Eraikingintzaren Kode Teknikoa.
– 32. Ordenantza fiskala.

– 7. Ordenantza fiskala.
– Ordenantza arautzailea, erantzukizuneko aitorpenari eta aurretiazko komunikazioari buruzko araubidea aplikatzekoa duten prozedurak eta hirigintza lizentzien tramitazioa arautzen dituena (11. Ordenantza ez fiskala).