Sailkatugabeko jarduera – Lehen erabilera baimena eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Sailkatugabeko jardueren lehen erabilerarako lizentzia tramitatzea eta ematea.

– HIRIGINTZA KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridiko interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Jardueraren irekiera aurretik egin behar da eskaera.
– Establezimendu mota horiek irekitzea, derrigorrezko lizentziarik gabe, ez dago baimenduta.

Zenbatekoa

– Ikus 32. Ordenantza fiskala.
– Ikus 7. Ordenantza fiskala.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskabidea.
– NANaren/IFKren fotokopia, eskatzailea pertsona fisikoa ala juridikoa izan.

– OBRAK EGIN BADIRA:
– Obra-bukaerako ziurtagiria, ikus-onetsita, planoekin eta aurrekontuarekin (kontusailetan banakatuta).
– Obra-bukaerako ziurtagiria, suteen kontrako babesaren eta larrialdietako argien instalazioena.
– Egiaztagiriak, erabilitako eraikuntza-elementu eta materialen sailkapenarena, suaren aurrean nola jokatzen duten.
– Eraikinaren kanpoaldeko fatxaden koloretako argazkia.

-Beste erakunde batzuen, hala balegokio, baimena.

– SI NO HAY OBRA:
– Certificado visado en relación con la aptitud del local para el desarrollo de la actividad que se pretende.
– Certificado de las instalaciones de protección contra incendios y alumbrado de emergencia expedido por empresa autorizada.
– Fotografía en color de las fachadas exteriores del edificio.

– EZ BADA OBRARIK EGIN:
– Ikus-onetsitako Ziurtagiria, jarduera garatzeko lokalaren egokitasunari buruzkoa.
– Suteen kontrako babes-instalazioaren ziurtagiria, enpresa baimenduak egina.
– Eraikinaren kanpoaldeko fatxaden koloretako argazkia

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
– Ebazpenerako organoa: Barañaingo Udalaren Alkatetza.
– Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.

– ARAUAK:
– 32. Ordenantza fiskala.

– 7. Ordenantza fiskala.
– Ordenantza arautzailea, erantzukizuneko aitorpenari eta aurretiazko komunikazioari buruzko araubidea aplikatzekoa duten prozedurak eta hirigintza lizentzien tramitazioa arautzen dituena (11. Ordenantza ez fiskala).