Pasabide-lizentzia eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Pasabide-lizentziak ematea Barañaingo udal-barrutian.

– HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Soilik finketako jabeek eta negozio-lokalen maizterrek eska ditzakete pasabide-lizentziak, eta horien titular izan.

Izen-ematea/Eskaera

– Pasabidea jarri aurretik bideratu behar da eskaera.

– Lizentziaren bat utzi nahi bada, interesdunak eskaera-orriaren bidez bideratu behar du eta beharturik dago zintarria eta espaloia lehengoratzera, obra lizentzia eskatuta, baita pasabidearen seinalizazio-plaka kentzera ere.

Zenbatekoa

– Pasabide-lizentzia eman izanaren jakinarazpenean adieraziko da jaso daitezkela seinalizazio-plakak 11. Ordenantza fiskalean ezarritako tasa ordaindu ondoan.
– Tasa ordaintzearen obligazioa aprobetxamenduarako baimena ematen denetik sortzen da, edo hasiera ematen zaionetik, beharrezko baimenik gabe egiten bada.

Aurkeztu beharreko agiriak

– Eskaera-orria zeinetan jasoko baitira pasabidearen helbidea, pasabide mota eta pasabidearen metro linealak.
– NANaren (pertsona fisikoa) edo IFKren (pertsona juridikoa) fotokopia.
– Merkataritza lokalek irekiera lizentzia izan behar dute, eta lehen erabilerako lizentzia etxebizitza familiabakarrak.
– Zintarria beheratu behar izanez gero, derrigorrezko obra-lizentzia beharko da.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete (idatziz jakinaraziko da).
– Administrazio-isiltasuna: positiboa.
– Ebazpenerako organoa: Barañaingo Udalaren Alkatetza.

ARAUAK:
– Ordenantza fiskala, 11.a.