Zuzeneko laguntza ekonomikoak gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei eta/edo familiei

Organo kudeatzailea

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (BARAÑAIN)

Xedea

Larrialdi sozialean dauden pertsonen eta/edo familien egoerak konpontzeko, eta/edo diru-sarrerak eskuratzeko, segidako oinarrizko behar hau eta/edo hauek betetze aldera:

  1. Ostatua.
  2. Oinarrizko hornidurak.
  3. Elikadura eta higienea.
  4. Trebakuntza eta gizarteratzea eta laneratzea.
  5. Diru-laguntza subsidirarioak Nafarroako Gobernuak drogomendekotasuna duten pertsonek errehabilitazio etxeetan egonaldiak eman ditzaten emandakoekin, entitate horrek baloratuak.
  6. Diru-laguntzak ebakuntza odontologikoetarako droga mendekotasuna duten pertsonentzat, baldin eta osasun-sistemak ez baditu estaltzen eta pertsona horiek errehabilitazio terapeutikoan badaude.
  7. Beste premia batzuk betetzea.
  8. Aurreko atalean jaso gabeko beste egoera batzuk, haien apartekotasunaren arabera eta familia-unitateak jasan ditzakeen kalte konponezinen arabera. Diru-laguntza zuzenak emango ditu Udalak, eskatzaileak Barañaingo Udalarekin dituen zorrak kitatzeko, baldin eta beste kontzeptu batzuengatik jasotzerik dituen laguntzak ezin baditu jaso, eta, ondorioz, kalte konponezink sorrarazten badizkio.

Baldintzak

  1. Hamazortzi urtetik gorakoa izatea, edo adingabe emantzipatugabea adingabeak dituena berre ardurapean.
  2. Barañaingo Udalerrian erroldatuta egotea.
  3. Barañaingo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako erabiltzailea izatea, eta gizarteratze prozesu batean sartuta egotea.
  4. Unitate ekonomiko independiente bat eratzea.
  5. Lan-eskaera txartela izatea, langabezian egonez gero. Salbuetsita daude enplegu-eskatzaile bezala ezin dutenak izena eman, duten egoerak eragozten dietelako hura.
  6. Ez gainditzea diru-sarreren baremo ekonomikoa zeina urtero onartzen baita laguntza hauek arautzeko oinarrietan jasota.
  7. Lehenengo puntuko e) eta f) ataletan jasotako kausei dagokienez, honako baldintza hauek daude:
  • Administrazioaren beste esparruetan eskatu izana kontzeptu berberetarako dauden laguntzak/baliabideak.
  • Laguntza jasotzen duenak desintoxikazio-tratamenduan egon beharko du, Nafarroako Gobernuak aitortutako errehabilitazioko-zentro/komunitate terapeutiko batean. e) baldintzari dagokionez, agiri bat aurkeztu beharko dute frogatzeko eskaera egiten duten unean tratamenduan daudela toxikoak kontsumitzeagatik, eta gutxienez hiru hilabete daramatzatela horretan.

8. Eguneratuak izatea Barañaingo Udalarekiko tributu-obligazioak; dena den, diru-laguntzak ematen ahalko zaizkie Barañaingo Udalarekin izandako zorrengatik, premiamendu bidez kobratzeko prozeduretan sartuta dauden partikularrei.

Eskaera

Urte osoan zehar.

Zenbatekoa

Baremo ekonomikoak finkatuko du laguntzaren zenbatekoa, “Zuzeneko laguntza ekonomikoak gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei eta/edo familiei” deialdian jasotako, eta Tokiko Gobernu Batzordeak onartutako, arauei jarraituz.

Aurkeztu behar diren agiriak

  1. Eskatzailearen NAN/AIZ edo haren nortasuna eta legezko bizilekua egiaztatzen duen agiria eta, hala balegokio, familia unitateko kide guztien pasaportea.
  2. Familia liburuaren edo haren baliokidearen fotokopia.
  3. Baldin badute, banantze-demanda edo banantze-epaia, edo, hala balegokio, izapidea hasi izanaren egiaztagiria.
  4. Lan-eskaera txartela.
  5. Besteren kontura lan egiten dutenek: lan-kontratua, azken nomina eta/edo LEIgatik jasotako diru-sarrera ziurtagiria. Norbere kontura lan egiten dutenek (autonomoak): PFEZaren ordainketa zatikatuaren adierazpena, eskaera egin aurreko azken hiruhilekoari dagokiona, eta, diru-sarreren eta gastuen azken hiruhileko balantzea.
  6. Ordaindutakoaren araberako prestazioen egiaztagiriak (Gizarte Segurantza, SEPE).
  7. Ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioen egiaztagiriak.
  8. Alokairuengatik jasotako diru-sarreren ziurtagiria (kontratua edo banku-frogagiria).
  9. Beste diru-sarrera batzuk (adierazpen arduratsua, beste jarduera batzuengatik hilero, guztira, jasotako diru-sarrerei dagokiena).
  10. Eskatutako diru-laguntzari dagokion gastua edo zorraren frogagiria.
  11. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bidezko deritzon beste edozein agiri.

NON aurkeztu

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua / Barañaingo Udala

Argibide gehiago

Tramitaziorako epealdia: 21 egun, gutxi gorabehera.
Adminitrazioaren isiltasuna: ez da egokia.
Ebazpenerako organoa: Alkatea.

“Zuzeneko laguntza ekonomikoak gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei eta/edo familiei” deialdian jasotako arauak aplikatuko dira, urtero onartu eta argitaratzen dituenak haren Web orrian Udalak.