Bizileku, edo bizikidetza, egiaztagiriaren/agiriaren eskaera

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Xedea

– Egiaztatzea (egiaztagiria) edota jakinaraztea (agiria edo bolantea) eskatzailearen erroldatze eta/edo bizikidetza egoera, indarrean dagoen Biztanleariaren Udal Erroldan.

Eskatzaileak – Beneficiarios/as

– Barañainen erroldatuta daudenak (edo erroldatuta egon izan diren pertsonak).

Baldintzak

– Telefono bidez edo udalaren Webetik erroldatze-agiri/bolante bat eskatzen duzunean, erroldatuta zauden helbidera bidaltzen dizugu hura.

– Egiaztagiria edo agiria/bolantea 012 zerbitzuaren bidez eskatuta bada, Herritarrak Hartzeko Bulegoan (OAC) jaso behar (agiri negatiboak direlako edota ordaindu behar diren egiaztagiriak). Jasotzerakoan NANa aurkeztu behar du interesdunak.

Izen-ematea/Eskaera

– ERROLDATZErekin adierazten da Biztanleriaren Udal Erroldan jasota dagoen bizilekua.
– BIZIKIDETZArekin adierazten da bizileku berean izena emanda duten pertsonen arteko harremana.
– AGIRIA edo BOLANTEArekin adierazten da erroldatzeari eta/edo bizikidetzari buruzko informazio-agiria.

Zenbatekoa

– Egiaztagiriak:
– Erroldatzeari, bizikidetzari, etabarri buruzko egiaztagiriak: 1,80 euro.
– Udal artxiboan kontsulta eskatzen duten egiaztagiriak: 6,90 euro.
– Agiri edo bolanteak doakoak dira.

Aurkeztu behar diren agiriak

– NANa edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri bat.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)
  • Infolocal – Telefono bidezko 012 zerbitzua (948-012012)

Argibide gehiago

– Tramitaziorako epealdia: berehala (BOLANTEAK) eta, egiaztagiriak,  hurrengo egun baliodunean.
– Administrazio-isiltasun: ez da egokia.

– ARAUAK:
– Toki Entitateen Biztanleria eta Lurralde Mugaketarako Arautegia (1690/86 ED, ekainaren 11koa), abenduaren 20ko 2612/96 EDk aldatua.
– Ordenantza fiskala, Agiriak Luzatu eta Tramitatzeko Tasak arautzen dituena (4. Ordenantza Fiskala).