Ezkontza zibila – eskaera

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Alkatetza (BARAÑAIN)

Xedea

– Ezkontza zibila ospatzeko eskaera. Kode Zibilean aurreikusitako baldintza guztiak barne, eta, igorrita berehala, haren inskripziorako, Erregistro zibil eskudunari.

– NON eta NOIZ OSPATZEN DIREN EZKONTZAK:
– Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.
– Urteko larunbat guzietan, 12:00etatik 13:30era. Halere, larunbaten bat kanpo gera daiteke, Alkatetzatik hala aginduta, ekitaldiren bat edota gertaera bereziren bat badago aldi berean.
– Gehienez 4 ezkontza egun bakoitzeko. Aldi berean baleude bat baino gehiago, eskaera jasotako dataren hurrenkerak lehentasuna izango du.

– Alkateak, edo edozein zinegotzik, delegazioz, ospatu dezake ezkontza, hala eskatuta ezkongaiek.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Ezkongaiak.

 

Izen-ematea/Eskaera

– Eskabide-orrian, eredu ofiziala erabilita, udalaren bulegoetan edo egoitza elektronikoan.
– Erreserba egiteko epealdia ezingo da luzatu hamabi hilabete baino gehiago.
– Ezkontza espedientea bideratzeko, Barañaingo Erregistro Zibilera joan behar da: Merkataritza etorbidea 2 (948 276630).

Zenbatekoa

– Barañainen erroldatuta daudenak: ez du gasturik.
– Ez daudenak erroldatuta Barañainen: 114 euro.

 

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udala – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– ARAUAK:
– Kode Zibila (espedientea prestatzeko Erregistro Zibilean).
– 35/1994 Legea, abenduaren 23koa, Kode Zibila aldatzen duena, alkateak baimentzeko ezkontza zibileko gaietan. Baita, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritzak emandako jarraibideak, 1995eko urtarrilaren 26koa eta 2013ko urtarrilaren 10ekoa, alkateek ezkontza zibilak ospatu ahal izateko.
– Ordenantza arautzailea, Barañaingo Udaletxean ezkontza zibilak ospatzeari buruzkoa: 15. Ordenantza ez fiskala (84. NAO, 2005/07/15).
– Ordenantza fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena (18. Ordenantza fiskala).