Eremu publikoaren okupazioa – baimena eskatzea edukiontzien, andamioen eta garabien instalaziorako

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Eremu publikoaren okupaziorako baimena tramitatzea eta ematea, herriko jabari publikoko zoruaren aprobetxamendu bereziagatik:
– Hesiak.
– Aldamioak.
– Garabiak.
– Edukiontziak.
– Etab.

– HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridiko interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Eremu publikoa okupatu aurretik bideratu behar da eskaera.

Zenbatekoa

–  Tarifen eranskinaren arabera, 12. Ordenantza fiskalean, herriko jabari publikoko zoruaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituena, ekonomikoak ez diren jarduetarako.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskaera-orria, zehaztuta okupazioaren epealdia eta dimentsioa.
– Nahitaezko obra egin bada, aldez aurretik obra lizentzia eduki izana.
– ALDAMIOA: aldamioaren segurtasuna frogatuko duten teknikari eskudunaren ziurtagiria, alderdi hori jasotzen duen obretarako proiektu teknikorik ez badago.
– GARABI FINKOA: garabiaren instalaziorako proiektua eskatuko da.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
– Ebazpenerako organoa: Alkatetza
– Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.
– ARAUAK:
– Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituena (12. Ordenantza fiskala).