Barañaingo Udala – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)
– Biztanleriaren Udal Erroldan alta ematea, baja ematea edo datuak aldatzea.
– Interesa duen pertsona fisiko oro.
– JAIOTZAGATIKO ALTAK:
– Zuzenean INEk bideratzen ditu.
– Interesdunek nola bideratu dezaketen: jaioberriaren Familia-liburua eta aitaren edo amaren NANa aurkeztuta Udaletxean.
– HERIOTZAGATIKO BAJAK:
– INEk bideratzen ditu.
– Hildakoaren senitartekoek bideratu dezakete, heriotz egiaztagiria aurkeztuta Udaletxean.
– ALTA:
– Errolda-orria, beteta eta sinatuta.
– Izena eman duten pertsonen nortasuna egiaztatzen duen agiria: NANa, atzerritar-txartela edo pasaportea (adingabeak badaude, Familia-liburua).
– Etxebizitza okupatzearen egiaztagiria: jabetzako eskritura edo errentamendu-kontratua egunean (eguneratuta ez badago, argiaren, uraren edo alokairuaren azken ordainagiria erantsi).
– Edozein kasutan, etxebizitzaren jabearen edo maizterraren baimena edo adostasuna aurkeztu behar da, baita baimen-emailearen eta baimendunaren jatorrizko NANa edo haren fotokopia ere.
– Gurasoen baimena (gurasoenez bestelako etxe batean erroldatzen den adingabea bada).
– Udaltzaingoaren txostena (etxegabea bada edo txabola batean erroldatzea).
– DATUAK ALDATZEA:
– Datuak zuzendu edo eguneratu nahi badira (helbide-aldaketa, etab.), datu zuzena egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar da.
– Interesatua ordezkatuz hirugarren pertsona batek egin behar badu tramitea, Udalak emandako edo Web orritik jasotako baimen-orria bete beharko du.
– BAJA:
– Espainian erroldatzen bada: Barañainen ez da tramiterik egin behar.
– Espainiatik kanpo erroldatu behar badu: eskabide-orria beteta, Barañaingo Udal Erregistroan baja eskatuko du.
– Tramiteak egin behar dituen unitateak beretzat gordetzen du edozein agiri edo informazio osagarria jasotzeko aukera, tramitea ongi kudeatze aldera.
– Legezko tramitazio epealdia: 3 hilabete, beharrezkoa den dokumentazioa aurkezten denetik hasita.
– Aurreikusitako tramitazio epealdia: berehala, agiri guztiak aurkezten direnetik.
– Administrazio-isiltasuna: baiezkoa.
– ARAUAK:
– Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugetarako Araudia (1690/86 Errege-dekretua, ekainaren 11koa).
– Ebazpena, 1997/04/01koa, EAOn argitaratuta 2007/04/11n (II. eta 1c.e ataletan).