Ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Udal Erregistroan baja ematea eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Idazkaritza Nagusia (BARAÑAIN)

Xedea

– Baja ematea eskatzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Udal Erregistroan.

Eskatzaileak – Onuradunak

-Ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Barañaingo Udal Erregistroan izena emanda dagoen edozein bikote.

Baldintzak

-Kasu hauetan, bikote egonkorra iraungitzat hartuko da:

–Kide bat ezkontzen denean.

–Bien artean hala erabaki delako.

–Bikoteko kide batek bere aldetik hala nahita, beste kideari modu frogagarrian jakinarazita.

–Urtebetetik gora elkarrekin bizitzetik geldituz gero.

–Kideek eskritura publikoan adostutako kasuetan.

Izen-ematea/Eskaera

– Behin ikusirik jasotako dokumentazioa ongi dagoela, hitzordua emango zaie interesdunei (eguna eta ordua).
– Aurretiko zita eskatzea (948-281328).

Zenbatekoa

– Doan.

Aurkeztu behar diren agiriak

– NAN, pasaportea edo bizileku-txartela.
– Ezkontzagatik denean: familia liburua.
– Bien artean erabakita bada: bi bikotekideak aurkeztu behar dira.
– Bikoteko kide batek bere aldetik hala nahita, beste kideari modu frogagarrian jakinarazita: beste kideari igorritako jakinarazpenaren ziurtagiria.
– Elkarrekin bizitzetik geldituz gero (urtebetetik gorako epealdia): erroldatze-ziurtagiria.
– Kideek eskritura publikoan adostutako kasuetan: eskritura publikoa.

– Jatorrizkoa behar du eskatu den dokumentazioa.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– ARAUAK:
– 6/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzkoa (82. NAO, 200/07/07).

– Ordenantza arautzailea, ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena: 14. Ordenantza ez fiskala (81. NAO, 2005/07/08).

– Konstituzio Auzitegiaren 93/2013 Epaia, 2013ko apirilaren 23koa (123. BOE, 2013ko maiatzaren 23a).