Ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Udal Erregistroan alta ematea eskatzea

OHARRA

Bikote Egonkorrak arautzeko Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldatu egin da. Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitean Bikoteen Erregistro Bakarra eratzen ez den bitartean –hau 2020ko maiatza baino lehen sortzea aurreikusita dago– Barañaingo Bikote Egonkorren Erregistroan inskribatu daiteke. Hala ere, ez du efektu fiskalik izanen baldin eta ez bada notaritzako eskrituran horretarako borondatea adierazten eta, gainera, Nafarroako Ogasuneko 030 inprimakia betetzen.

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Idazkaritza Nagusia (BARAÑAIN)

Xedea

– Izen-emate eskaera ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Barañaingo Udal Erregistroan.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Barañainen erroldatuta dagoen edozein pertsona fisiko adinduna, edo adingabeko emantzipatua.

Baldintzak

– Kideetako bat behintzat Barañaingo udalerrian erroldatuta egonen da, bertan duelako bere ohiko bizilekua.

Izen-ematea/Eskaera

– Behin ikusirik jasotako dokumentazio guztia ongi dagoela, hitzordua emango zaie interesdunei (eguna eta ordua).
– Aurretiko zita eskatzeko 948-281328 telefonora deitu.

– Ez da inskripziorik eginen bikoteko ba:
– Emantzipatu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira.
– Akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Halakoetan, medikuaren irizpena beharko du, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.
– Ezkondua baldin bada edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.
– Beste Erregistro batean badago izena emanda, edo Erregistro berean baina beste pertsona batekin.

Zenbatekoa

– Doan.

Aurkeztu behar diren agiriak

– NANa, pasaportea edo bizileku-txartela.
– Hala nahi bada, eta seme-alabak baditu bikoteak, Familia liburua.
– Eskatu diren baldintzetako bakoitzaren egiaztapena.
– Jatorrizkoa behar du dokumentazio guztia.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– ARAUAK:
– Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legea (82. NAO, 2000/07/07).
– Ordenantza arautzailea, Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza: 14. Ordenantza ez fiskala (81. NAO, 2005/07/08), Osoko Bilkurak aldatuta 2014/05/30ean (156. NAO, 2014/08/11).
– Konstituzio Auzitegiaren apirilaren 23ko 93/2013 Epaia (123. BOE, 2013/05/23).
– Nafarroako Foru Komunitateko bikote egonkorren Erregistroan alta emateko, beraz Nafarroako Gobernuaren menpe, ikusi Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren otsailaren 19ko 73/2014 Foru Agindua, bertan arautzen baitira aipatu Erregistroaren edukia eta funtzionamendua. (41. NAO, 2014/02/28).