Ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Udal Erregistroan datuak aldatzeko eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Idazkaritza Nagusia (BARAÑAIN)

Xedea

– Datuak aldatzea ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Udal Erregistroan.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Ezkondu gabeko bikote egonkorren (izatezko bikoteak) Barañaingo Udal Erregistroan izena emanda dagoen edozein bikote.

Baldintzak

– Datuak aldatzeko arrazoiak:
– Etxe-aldaketa.
– Seme-alabak jaio.
– Elkartutako kideen arteko hitzarmen arautzaileak.
– Etab.

Izen-ematea/Eskaera

– Behin ikusirik jasotako dokumentazio guztia ongi dagoela, hitzordua emango zaie interesdunei (eguna eta ordua).
– Aurretiko zita eskatzeko 948-281328 telefonora deitu.

Zenbatekoa

– Doan.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Dagokion eskaera-orria, beteta eta sinatuta.
– NANa, pasaportea edo bizileku-txartela.
– ETXE-ALDAKETA: bizikidetza erroldatze-egiaztagiria (ofizioz egiaztatzen da Barañainen erroldatua denean).
– SEME-ALABEN IZEN-EMATEA: familia liburua.

– Jatorrizkoa behar du dokumentazio guztia.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– ARAUAK:

– 6/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzkoa (82. NAO, 200/07/07).

– Ordenantza arautzailea, ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena: 14. Ordenantza ez fiskala (81. NAO, 2005/07/08).

– Konstituzio Auzitegiaren 93/2013 Epaia, 2013ko apirilaren 23koa (123. BOE, 2013ko maiatzaren 23a).