Etxez etxeko laguntza-zebitzua (ELZ) – Eskaera

Organo kudeatzailea

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua – Barañaingo Udala

Zerbitzu-karta

– Etxeko zeretan sostengu emateko jarduketak.

– Etxez etxeko janarien zerbitzua.

– Sostengu pertsonaleko jarduketak.

– Sostengu psikosozialeko jarduketak.

– Sostengu soziokomunitarioko jarduketak (etxetik kanpora lagun egitea).

– Familiari sostengu emateko jarduketak.

– Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak.

Eskatzaileak

Barañainen erroldaturiko pertsona edo bizikidetzako famili unitate guztiak, bizia bere gain egiteko mugaturik badaude eta horien ondorioz beren kasa beren premia pertsonal eta sozialak estali ezinean badabiltza eta laguntza behar badute beren ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.

Baldintzak

– Eguneroko bizitzako jarduketarako autonomia maila (medikuaren eta erizainaren testa), familiaren sostenguaren eta baliabide ekonomikoen araberakoak.

Izen-ematea/Eskaera

Urte osoan zehar.

Tasa

– Ordenantza Fiskalak ezarritakoa, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) prezio publikoak arautzen dituenak.

– Ordaindu beharreko kuota alda daiteke bizikidetzako unitatearen Per-Capita errentaren arabera.

– PER CAPITA edo biztanleko errenta: Aurreko urteari dagozkion kontzeptu guztiengatiko diru-sarrerak zati 12 hileroko, eta zati familia-unitateko kide kopurua.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskaera-orria.
– Laguntzaren titularraren, eta bizikideen, NANaren fotokopia.
– Interesdunaren, eta osasun arazoak dituzten bizikideen, txosten medikoak.
– Bizikidetzako familia-unitatearen eskaera egin aurreko urteko diru-sarreren frogagiriak, dagokion erakundeak jaulkita.
– Interesdunaren, eta bizikideen, azken Errenta Aitorpenaren fotokopia, edo, kasua balitz, deklaratzaile ez izatearen Ogasuneko frogagiria.
– Bankuko kontuaren fotokopia.
– Bizikidetzako familia-unitatearen diru-sarrerak ezingo balira frogatu, interesdunek zein bizikideek diru-sarreren adierazpen arduratsua bete behar dute, eta, bertan jaso: izena, NANa, kontzeptuak zeinen bidez eskuratzen baitira diru-sarrerak, urteko diru-kopuruak, data eta sinadura.
– Gastu kengarrien frogagiriak, menpekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak.
– Etxez etxeko janarien zerbitzua eskatzeko, dieta berezia dutenen kasuan, medikuaren ziurtagiria.

NON aurkeztu

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua – Barañaingo Udala

Argibide gehiago

– Tramitaziorako epea: 15 egun, gutxi gorabehera.
– Administrazio-isiltasuna: ez da egokia.
– Ebazpenerako organoa: Alkatea.

– Ordenantza fiskala, 15.a, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) emateko prezio publikoak arautzen dituena.