Biltokiak erabiltzeko baimen administratiboaren eskaera

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Etxabeak eta lokalak aisialdiko eta biltzeko toki bezala arautzea, biltokien erabilera bizilagunen eskubideekin bateragarri egite aldera. Leku horiek segurtasun eta higiene baldintzak gutxienekoak betetzen dituztela bermatzea, zerikusia duten aldeen araubidea ezarrita (jabeak, maizterrak eta, agingabeen kasuan, gurasoak edo tutoreak). Era berean, egun dauden lokalak oraingo araudian sartzen laguntzea.

– HIRIGINTZA KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak-Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridiko interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Jarduerak gauzatu aurretik, sustatzaileek, ordezkariaren bidez, Udalari eskatuko diote funtzionatzeko behar den baimen administratiboa.

– Biltoki bat erabili, abian jarri edo eskualdatu aurretik, Barañaingo Udalaren baimen administratiboa lortu beharko da.

Zenbatekoa

– Ikus 5. Ordenantza fiskala.
– Ikus 7. Ordenantza fiskala.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Baimen administratiboaren eskaera.
– Identifikazioko inprimakia: eskura dagoena Udaletxean eta www.barañain.eus Web orrian.
– Titulartasuna ziurtatzeko edo eskatzaileek lokala erabiltzea zilegi dutela erakusteko agiriak, eta errentariak etxabearen jabetza erakustekoak.
– Suteen aurkako eta erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia.
– Lokalean eginen den jardueraren txostena, Udalak onetsitako ereduari jarraitzen zaiona.
– Ekipamenduei dagozkienak betetzen direla justifikatzeko ziurtagiri teknikoa aurkeztuko da, teknikari eskudunak sinatua eta lanbide elkargoak ikus-onetsia, non ziurtatuko baita higiezinak jarraian zehaztuko diren dotazioak badituela:
– Edateko uraren zerbitzua.
– Komun-zuloa eta konketa dituen komuna.
– Aireztatze sistema natural edo behartua.
– Suteei aurrea hartzeari eta erabilpen segurtasunari buruzko Kode Teknikoa betetzea.
– Larrialdietako argiak eta seinaleak, Kode Teknikoaren araberakoak.
– Instalazioak telebista eta/edo musika ekipoa baldin badu, etxebizitza kaltetuenean izan daitekeen hots mailarik altuena 30 dBA izanen da 22:00etatik aitzinera.
– Zaratei buruzko 135/89 Foru Dekretuaren gainerako determinazioak betetzea: 30 Db (A) etxebizitzetan, 45 Db (A) patioan eta 50 Db (A) kaleetan.
– Erantzukizun zibileko aseguru poliza sinatzea.
– Josteta makinak dirurik ordaindu behar ez denetakoak izanen dira, eta saririk ematen ez dutenetakoak.
– Gehieneko okupazioa, aplikatzekoa den araudiaren araberakoa.
– Lokalaren egitura biltokiak izanen duen erabilerarako egokia izatea.
– Lokalaren plano kotaduna.
– Lokalaren jabearen adierazpena, higiezinak energia elektrikoa baduela dioena.
– Lokalerako tramitatu bada jada hirigintzako udal espediente bat: edukiaren inbentarioa, horretarako dagoen galdetegia erabilita.
– Lokalerako ez bada hirigintzako udal espedienterik tramitatu, eskaerarekin batera aurkeztu behar da:
– Proiektu tekniko ikus-onetsia.
– Lokala non dagoen erakusten duen planoa, 1:5000 eskalakoa gutxienez.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Tramitaziorako epemuga: gehienez, 2 hilabete eskaera aurkezten den egunetik.
– Baimena eman eta urtebete igarotzen bada jarduera hasi gabe, funtzionatzeko baimen administratiboa iraungitzat eta ondoriorik gabekotzat joko da.
– Ebazpenerako organoa: Alkatetza.
– Administrazio-isiltasuna: negatiboa.

– ARAUAK:
– Etxabeak eta/edo biltokiak erabiltzeko baimen administratiboa ematea arautzen duen ordenantza (22. Ordenantza ez fiskala).

– Ordenantza fiskala, 5.a.

– Ordenantza fiskala, 7.a.