Taxi-bonua eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Xedea

Taxi zerbitzua erabilita, garraio alternatiboa eskaintzea mugitzeko desgaitasun larriak izaki ohiko garraio kolektiboa erabiltzerik ezin duten pertsonei.

Requisitos

  1. Barañainen erroldatuta izatea, gutxienez, 6 hilabete lehenagotik eta benetan Barañainen bizitzea eskaera egiten den unetik eta laguntza jasotzen den bitartean.
  2. Desgaitasuna izatea, halako moduz non horrek biziki galaraziko baitio garraio kolektiboetan sartzea, betiere desgaitasun mailari buruzko agiri ofizialean egiaztatu bada (7 puntu edo gehiago).
  3. Gidatzeko baimenik ez izatea, edo, inoiz izanda ere, desgaitasunaren ondorioz gidatzeko moduko baldintza fisikorik ez izatea (inguruabar hori osasun-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da).
  4. Mugimenduan desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako ibilgailu propioa ez izatea, 18 urtetik gorako eskatzaileen kasuetan.
  5. Eguneratuak izatea Barañaingo Udalarekiko tributu-obligazioak. Aurrekoaz gain, dena den, diru-laguntzak ematen ahal zaizkie Barañaingo Udalarekin izandako zorrengatik premiamendu bidez kobratzeko prozeduretan sartuta dauden partikularrei.
  6. Familia-unitatearen diru-sarrera haztatuak ez daitezela izan segidan zehazten diren baremoak baino handiagoak.

Eskaera

Urte osoan zehar.

Zenbatekoa

Urtero onartzen diren oinarri arautzaileetan ezarritako baremo ekonomikoaren araberakoa, eta, aurrekontuan, kontusaileko kreditua agortu arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskabidea, eredu ofizialarekin bat datorrena.
  • Eskatzailearen NAN/Pasaportearen edo Lan/bizilekuaren fotokopia, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzeko agiriak.
  • Desgaitasun mailaren fotokopia, non jasoko baita desgaitasunak larriki zailtzen diola garraio kolektiboak erabiltzea.
  • Familia-unitateko kide guztien azken Errenta Aitorpen osoaren fotokopia. Aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenen kasuan, Ogasunaren egiaztagiria non jasoko baita salbuetsita daudela eta familia-unitatearen diru-sarreren Egiaztagiriak, eskaera egin aurreko urteari dagozkionak.
  • Hala badagokio, enpresaren edo ikastetxearen egiaztagiria non jasoko baita interesdunaren egoera, bai eta garraio egokiturik ez dagoela ere.
  • Egindako gastuaren faktura izenduna, non agertuko baita bidaiaren hasiera eta amaiera tokiak.
  • Beste edozein agiri, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak interesduntzat jotzen badu programan sartzeko.
  • Transferentzia bidezko ordainketa egiteko eskaera.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (eskabideko ereduan) non jasoko baita gidabaimenik ez duela.
  • Hala balegokio, 18 urtez goitiko eskatzaileek, erantzukizunpeko adierazpena (eskabideko ereduan) non jasoko baita mugimenduan desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako ibilgailu propiorik ez izatea.
  • Erantzukizunpeko adierazpena non jasoko baita Barañaingo Udalarekiko dituen zerga-betebeharrak egunean dituela (eskabideko ereduan).
  • Erantzukizunpeko adierazpena non jasoko baita eskatzaileak betetzen dituela deialdian eskatzen diren betebeharrak (eskabideko ereduan).
  • Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak Barañainen erroldatuta daudela, eta Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela ere bai. Eskabidea aurkezteak baimen nahikoa ematen dio Barañaingo Udalari aipatu egiaztatzea egiteko.
  • Beste agiri batzuk zeintzuk frogatuko baitituzte salbuespenezko beste egoera batzuk.

NON aurkeztu

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua – Barañaingo Udala

Argibide gehiago

Tramitaziorako epealdia: 15 egun, gutxi gorabehera.
Administrazio-isiltasuna: ez da egokia.
Ebazpenerako organoa: Alkatea.
Taxi-bonua laguntza emateko oinarri arautzaileak urtero onartzen dira.