Obra lizentzia eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

Obra lizentzia tramitatzea eta ematea.

Eskatzaileak – Onuradunak/as

Pertsona fisiko edo juridiko interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

  • Jarduera eta obra-lanak hasi aurretik bideratu behar da eskaera.
  • Obra-lanak ezingo dira burutu derrigorrezko lizentzia eskuratu arte.
  • Sailkatutako jardueraren kasuan, ezingo da jarduera-lizentziarik gabeko obra-lizentziarik eman, ingurumenean eragin txikia duten eta babes zibilaren arloan eskumena duen sailak aldez aurretik txostena egin behar ez duten jarduera jakin batzuk izan ezik.
  • Hirigintza-Kontsulta teknikoak(aurretiko zita 948-286317):
    • Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Zenbatekoa

  • Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ): obra gauzatzeko aurrekontuaren % 5 (BEZ gabe), 1. Ordenantza fiskalaren arabera.
  • Tramitazioagatiko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 2,2 (BEZ gabe). Beste karga-tasa batzuk aplikatuko zaizkie, modu progresiboan, 100.000 euro baino gehiagoko aurrekontuei, 5. Ordenantza fiskalaren arabera.

Eraikuntza, Instalazioa eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) zerga-oinarria.

Obraren gauzatze materialaren kostuaren zenbatekoaren arabera likidatuko da zerga.

Ez dira kontzeptu hauek sartzen:

  • BEZa
  • Profesionalen ordainsariak
  • Mozkin industriala
  • Segurtasun eta osasun-planen, hondakinen kudeaketaren edo obraren gauzatze kostuarekin bat ez datorren beste edozein kontzepturen kostua.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera-orria.
  • Gauzatu behar den proiektuaren (teknikari eskudunak ikus-onetsia eta sinatua) kopia paperean eta euskarri digitalean:
    • Jarduera sailkatua eta sailkatu gabea: proiektu tekniko bat euskarri digitalean.
    • Etxebizitza eraiki berria: proiektu tekniko bat euskarri digitalean.
  • Aurrekontuaren kopia, kontusailetan banakatuta.
  • Estatistika departamenduko inprimakia beteta (inprimakia emango zaizue).
  • Eraikinaren fatxadan edo elementu komunetan aldaketak egiten badira, jabeen erkidegoaren baimena.
  • Lokala berritzen bada, fatxadaren argazkia.
  • Eremu publikoa okupatu behar bada, dagokion lizentziaren eskaera.
  • Garabia instalatu behar bada, garabi-proiektua.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)
  • Erregistro elektronikoa.

Argibide gehiago

  • Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
  • Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.
  • Ebazpenerako organoa: Alkatetza.

Arauak

  • Ordenantza fiskala, 1.a.
  • Ordenantza fiskala, 5.a.
  • 11. Ordenantza Ez Fiskala, Barañaingo Udalaren hirigintza-lizentzien tramitazioa eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak arautzen dituena.

Hirigintzako lizentzien tramitazioa eta Barañaingo Udalaren erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak arautzen dituen ordenantza.

4.1 art. Hirigintzako lizentzia behar duten egintzak

  1. Oin berriko mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak.
  2. Lehendik dauden mota guztietako eraikinak eta instalazioak handitzeko obrak.
  3. Beste mota batzuetako eraikinen eta instalazioen egiturari edo kanpoko itxurari eragiten dioten aldaketa- edo erreforma-obrak.
  4. Eraikinen barne-antolaketa aldatzen duten obrak, erabilera edozein dela ere.
  5. Behin-behinean egin beharreko obrak eta erabilerak.
  6. Hirigintza-partzelazioak eta landa-finken banaketak eta zatiketak.
  7. Lur-mugimenduak, hala nola lur-erauzketak, lur-berdinketak, indusketak eta lubetak, salbu eta egintza horiek onartutako urbanizazio- edo eraikuntza-proiektu batean gauzatu beharreko obra gisa zehaztuta eta programatuta badaude.
  8. Eraikinak eta instalazioak, oro har, lehen aldiz erabiltzea edo okupatzea, eta horien erabilera aldatzea.
  9. Eraikuntzak eraistea, berehalako aurri-egoerako kasuetan izan ezik.
  10. Lurpeari eragiten dioten instalazioak.
  11. Zuhaitz-masa, baso-eremua, zuhaiztia edo parkea osatzen duten zuhaitzak eta zuhaixkak moztea, plangintza onartuta egon edo ez, nekazaritza-legeriak baimendutako lanak izan ezik.
  12. Presak, baltsak, ubide publikoak babesteko eta zuzentzeko obrak eraikitzea, betiere interes orokorreko herri-lanak ez badira.
  13. Agregakinak erauztea eta harrobiak ustiatzea, nahiz eta jabari publikoko lurretan gertatu eta administrazio-emakidaren mende egon.
  14. Eta, oro har, araudi bidez zehazten diren egintzak, obrak dakartzatelako edo lurzoruaren edo lurpearen erabileraren intentsitate handiagoa dakartelako, horien erabilera pribatiboa dutelako edo lurren nekazaritza- edo baso-erabilera anormala edo desberdina dutelako.