Obra txikirako lizentzia eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Obra txikiak egiteko lizentziak tramitatzea eta ematea.

– HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridiko interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Obrak hasi aurretik bideratu behar da eskaera.
– Obra-lanak ezin dira gauzatu derrigorrezko lizentzia eskuratu ezean.

Zenbatekoa

– Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ): obra gauzatzeko aurrekontuaren % 5 (BEZ gabe), 1. Ordenantza fiskalaren arabera.
– Tramitazioagatiko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 2,2 (BEZ gabe). Beste karga-tasa batzuk aplikatuko zaizkie, modu progresiboan, 100.000 euro baino gehiagoko aurrekontuei, 5. Ordenantza fiskalaren arabera.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskaera-orria.
– NANaren fotokopia (pertsona fisikoa) edo IFKren fotokopia (pertsona juridikoa).
– Aurrekontua, kontu-sailka xehatua.
– Eraikinaren fatxadan edo elementu komunetan aldaketak egiten badira, jabeen erkidegoaren baimena.
– Banaketa aldatzen bada, egungo egoeraren planoa eta aldaketarena.
– Merkataritza lokala edo bulegoa bada, suteen aurkako eta larrialdietako argien babes-instalazioak arauetara egokituta daudela egiaztatzeko agiria.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

 

– Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
– Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.
– Ebazpenerako organoa: Alkatetza.

– ARAUAK:
– Ordenantza fiskala, 1.a.

– Ordenantza fiskala, 5.a.