Obra-Lizentziaren eskaera Erantzunkizunpeko Adierazpen bidez

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza Arloa

Xedea

Erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 192. artikulua:

  • Merkataritza-jarduera gauzatzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.
  • Udal-ordenantzetan zehaztutako garrantzi edo neurri txikiko obrak.
  • Itxiturak eta hesiak.
  • Bide publikotik ikus daitezkeen publizitate-kartelak.
  • Obra txikiak, helburu hauek dituztenak: akaberak berritzea edo hobetzea, instalazioak berritzea edo aldatzea, eta, oro har, garrantzi txikikoak.
  • Eraiki aurreko lanak, hala nola zundaketak, prospekzioak, dastatzeak eta saiakuntzak.
  • Autokontsumorako eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak, aparkatzeko eraikin edo pergolen gainean, potentzia-mugarik gabe. Honako instalazio hauek ez dute araubide hau bete beharko:
    • Interes kulturaleko edo katalogatutako ondasun deklaratutako eraikinetan egitea; kasu horretan, foru lege honen 62.7.c) artikuluan jasotakoa aplikatuko da.
    • Eraikinaren zimenduei edo egiturari eragiten diotenak.
    • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar dutenak, aplikatu beharreko ingurumen-araudiaren arabera.
  • Eraikinen barruan dauden ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak, kultura-interesekotzat jotako ondasunetan edo beste edozein babes-araubideren mende daudenetan eragina izan dezaketenean izan ezik.

Eskatzaileak

Pertsona naturalak edo juridikoak

Nola aurkeztu

Internet bidez, Erregistro Elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, HHB-OAC bulegoan emango zaizuen inprimakia betez, edo Udalaren web-orriaren bidez eskuratuz: URB-Licencia-Obra-Declaracion-Responsable.pdf. Pertsona juridikoa bada, nahitaez egin beharko du izapidea bide telematikoz.

EIOZren eta tasen likidazioa

Udalaren kontuan sartuta, ondoko banketxeetan, erantsitako autolikidazio-dokumentua betez: URB-Licencia-Obra-Autoliquidacion.pdf. (Autolikidazioaren kalkulua zuzena izan dadin, nahitaezkoa da Adobe Acrobat Reader erabiltzea)

Ordainketa erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu aurretik egin behar da.

Eraikuntza, Instalazioa eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) zerga-oinarria

Obraren gauzatze kostuaren arabera likidatuko da zerga, honako hauek kenduta:

  • BEZa, gastu orokorrak eta mozkin industriala.
  • Altzariak.

Non ordaindu

Herritarrak Hartzeko Bulegoan
Banku-kontu batean:

  • CaixaBank: ES84 2100 5181 1422 0006 4922
  • Rural kutxa: ES19 3008 0070 8507 0277 0629
  • Santander: ES54 0075 4736 5606 6008 6526

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Obren deskribapen xehatuaren txostena, sortutako hondakinak eta horien kudeaketa deskribatuz.
  • Burutuko diren obren krokisa edo planoa.
  • Obren aurrekontu zehatza.
  • Udal tasak eta zergak ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Bide publikoa zanga, edukiontzi, material eta abarrekin okupatzeko baimen-eskaera.

Araudia

  • Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 192. eta 195. artikuluak.
  • Hirigintza-lizentzien izapidetzea eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak arautzen dituen 11. Udal ordenantza.
  • 23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde-eremuan eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena (2011ko apirilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua)