Udalaren ondare-erantzukizuna eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Aholkularitza Juridikoa (BARAÑAIN)

Xedea

– Udalari kalte-ordainak eskatzeko, udalaren jardunaren ondorioz pertsonengan eta/edo ondasun pribatuetan gertatutako kalteengatik, ofizioz edo partikular batek (pertsona fisikoa edo juridikoa) eskatuta espedientea hastea.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Kaltetuak izan diren pertsona fisiko edo juridiko oro.

Baldintzak

– Eskatzailea kaltetua egotea, edo haren legezko ordezkaria izatea.
– Ezbeharra gertatu zenetik urtebete baino lehen, edota gertaeraren ondorioak zehazterik dauden unetik.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Erreklamazio-idazkia, zeinean adierazi behar baitira kaltetuaren nortasun-datuak, baita honako hauek ere:
– Jakinarazpenetarako helbidea.
– Telefono zenbakia.
– Posta elektronikoaren helbidea.
– Gertaera kaltegarriaren, eta haren ondorioen, agiri arrazoitua.
– Gertakarien eta ondorioen egiaztagiriak (frogatu beharraren karga), zeinetan jasoko baitira honako datu hauek:
– Kalteak non eta noiz gertatu ziren zehaztuta, bidearen puntu zehatza adierazita.
– Bidezko irizten diren alegazio, agiri eta informazioak; bereziki, kaltea sortutako lekuan galtzada zein egoeratan zegoen erakutsiko duten argazkiak, eta, lekuko posibleak.
– Froga-proposamena, behar denean erabili behar diren bitartekoak zehaztuta.
– Izandako lesio edo/eta kalteen deskribapena zehatz-mehatz.
– Ondare-erantzukizunaren balioztatze ekonomikoa (fakturak edo, hala balegokio, peritu-txostenak).

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Espedientearen ebazpenerako epemuga, eskaera bideratzen den egunetik, 6 hilabetekoa da. Administrazio-isiltasuna: EZEZKOA.

– ARAUAK:
– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. Zk., 2015/10/02koa). 5. eta 66. artikuluak.

– Ondarezko erantzukizunen arloko Herri-Administrazioen prozeduren Araudia (429/93 Errege Dekretua, martxoaren 26koa).