Zanga irekitzeko baimena eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Zanga irekitzeko lizentzia tramitatzea eta ematea.

– HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak- Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridiko interesdun oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Zanga ireki baino lehen bideratu behar da eskaera.

Zenbatekoa

– Aurrez, dagokion fidantza ordaindu behar da (euro/metro lineala).
– Lizentzia emateko erabilera publikoko lurretan zanga irekitzeagatiko tasak aplikatuko dira (euro/luzerako metroa), 14. Ordenantza fiskalak ezarritakoaren arabera:
– Zanga metro lineal bat zabal baino gutxiago bada.
– Zanga metro bat zabal bada edo gehiago.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskabidea.
– NANaren (pertsona fisikoa) eta IFKren (pertsona juridikoa) fotokopia.
– Kokapen-planoa: zangaren luzera, zabalera eta sakonera.
– Oinplanta.
– Segurtasunari eta osasunari dagokion agiria edo proiektua.
– Iruñerriko Mankomunitatearen onespena, ur-hargune edo saneamendua egiten bada (Mankomunitatearen planoa eta ontzat emana).

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
– Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.
– Ebazpenerako organoa: Alkatetza.

– ARAUAK:
– Ordenantza fiskala, erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena (14. Ordenantza fiskala).