Etxebizitzaren lehen erabilerarako baimena eskatzea

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako Arloa (BARAÑAIN)

Xedea

– Etxebizitzen, eta horiei erantsitako lokalen, lehen erabilerarako lizentziak tramitatzea eta ematea.

– HIRIGINTZA-KONTSULTA TEKNIKOAK (aurretiko zita 948-286317):
– Ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridiko oro.

Izen-ematea/Eskaera

– Higiezin horiek guztiak erabiltzeko derrigorrezkoa da lizentzia ematea, baita hornidura-lotunerako ere.

Zenbatekoa

– Ikus 5. Ordenantza fiskala.

Aurkeztu behar diren agiriak

– Eskaera-orria.
– NANaren fotokopia (pertsona fisikoa) eta IFKren fotokopia (pertsona juridikoa).
– Obrak burututa, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriaren 2 kopia paperean eta 1 euskarri digitalean, ikus-onetsita.
– Eraikinaren kanpoaldeko fatxaden koloretako argazkiak.
– Burututako obra-lanen dokumentazio grafikoa, eta kontusailetan banakatutako azken aurrekontua.

NON aurkeztu

  • Barañaingo Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BARAÑAIN)

Argibide gehiago

– Ebazpenerako epemuga: 2 hilabete. Idatziz jakinaraziko da.
– Administrazio-isiltasuna: positiboa, salbu eta legeak beste zerbait xedatzen duenean.
– Ebazpenerako organoa: Alkatetza.

– ARAUAK:
– Ordenantza fiskala, lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena (5. Ordenantza fiskala).