Eskaera, diruz laguntzeko autoenplegua

Organo kudeatzailea

Barañaingo Udala – Telezentroa (BARAÑAIN)

Xedea

Hemengo deialdi publiko honek autoenpleguarenn bidezko ekimenak sustatu nahi ditu, eta edozein motatako ekimen berritzaileak abiarazten lagundu.

Eskatzaileak – Onuradunak

Oinarri arautzaile horietan ezarritako diru-laguntzen onuradunak langile autonomoak izanen dira, Barañainen erroldatuta, eta haien enpresa jarduna Barañaingo udalerrian dutena. Enpresaren jarduna Barañainen hasita beharko du abenduaren 1etik azaroaren 30era.

Baldintzak

  • Barañaingo udalerrian erroldatuta egoeta, eta horretaz gainera, enpresari alta ematea edo eskualdaketa bidez eskuratzea (abenduaren 1etik azaroaren 30era).
  • Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta Barañaingo jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematea eta Gizarte Segurantzako araubide berezian autonomo gisa kidetzea.
  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere. Halaber, delako 13. artikuluaren 2.e) puntuarekin bat, onuradunek eguneraturik izan beharko dituzte beren zerga betebehar guztiak; hori frogatzeko, Zerga Ogasunaren eta Barañaingo Udalaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak izatea. Horretarako behar diren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza). Barañaingo Udalarekiko zerga-betebeharrei dagokienez, ofizioz egiaztatuko da bete direla, eta dagokion eginbidean jasoko da hala dela. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da ez dagoela Udal Diruzaintzari ordaindu beharreko zenbatekorik.
  • Merkataritza-lokala badu, jarduera garatzeko beharrezkoak diren baimen eta lizentzia guztiak izan beharko ditu.
  • Diru-laguntzaren xede izan den enpresa-jarduera uzten badu, Udalari jakinarazi beharko dio, erregistroan “jardueraren amaieraren” eskabidea aurkeztuz. Agiri horretan, horretarako arrazoiak adieraziko ditu eta Udalak horiek baloratuko ditu, jasotako diru-laguntza itzuli beharko duen ala ez erabakitzeko.

Zenbatekoa

1. Lerroa”Enplega zaitez”: Laguntza norberaren kontura ezartzeko (gehienez, 2.400 euro).

2. Lerroa “Izan tutoretza”: Banan-banako laguntza eta aholkularitza, eta bideragarritasun-planak (gehienez, 500 euro).

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskabidea aurkezten duenaren datuak: IFZ, izena edo sozietatearen izena, kargua, helbidea, herria, posta kodea, harremanetan jartzeko modua (telefonoa, helbide elektronikoa), gizarte segurantzako kotizazio-kontua, jarduera mota (kodea eta izena) eta datu pertsonalak, zalantzak egonez gero haiek argitzeko.

Sozietatea eratu zeneko akta edo eskritura, hala badagokio, haren bazkide kopurua eta bakoitzaren partaidetza edo ordezkaritza portzentajea egiaztatzen dituena.

Barañaingo Udalak ofizioz egiaztatuko dituen ziurtagiriak:

  • Erroldatuta dagoela eskatzailea eta alta emanda Autonomoen Araubide Berezian.
  • Alta emanda Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) eta ordainketak egunean dituela.
  • Zerga-betebeharrak, bai eta Udal Diruzaintzan ordaindu gabeko zenbatekorik ez izatea ere.
  • Merkataritza-lokala badu, egiaztatu eginen da jarduera garatzeko beharrezkoak diren baimen eta lizentzia guztiak dituela.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak jaulki beharreko ziurtagiriak, eskatuko baitira:

  • Alta Autonomoen Araubide Berezian.
  • Lan-bizitza.
  • Zerga-betebeharrak ordainduak izatea.

Nafarroako Foru Ogasunak jaulki beharreko ziurtagiriak, eskatuko baita:

  • Zerga-betebeharrak ordainduak izatea.

I. ERANSKINA. Adierazpena, deialdiko oinarrietan ezarritako salbuespenen gainekoa.

II. ERANSKINA. Adierazpena, onuradunen betebeharrei buruzkoa, zeinak deialdiko oinarrietan ezarrita baitaude.

III. ERANSKINA. Eskaera, transferentzia bidezko ordainketa egiteko.

Izen-ematea/Eskaera

Abenduaren 7a arte eman daiteke izena, Barañaingo Udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoa).

Argibideak
IKT-Telezentroa, merkataritza eta enplegua arloa

  • Lurgorri 12-14 Barañain. Liburutegi publikoa, 1. solairua.
  • 948 19 72 95/telecentro@baranain.com

Jakinarazpenak

Gobernu Batzarrak gehienez ere bi hilabeteko epean erabaki eta jakinaraziko du ebazpena, eskabidea tramitatzeko eskumena duen organoan hura sartu den egunetik zenbatzen hasita. Ezarritako epea espresuki emandako ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertzen ahalko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.